Raku egosketak Ekialdeko eta Europako zeramika-teknikak dira, eta bost elementuek hartzen dute parte prozesuan.
Lehenengo egosketa egin ondoren, piezak berriro egosten dira gas-labeetan, aire zabalean. Ondoren, erredukzio-prozesu desberdinak eta hainbat materialekiko kontaktua aplikatzen zaizkie, gainazaletan testura- eta kolore-aldaketak sortzeko.
Teknika ugari daude. Anitza Arte Eskolan, Elsa Novelle eta Susana Corbella irakasleei esker, hainbat Raku mota ezagutzeko eta lantzeko aukera izango duzue. Bi hilean behin teknika desberdin bat egiten da.
2026/27 ikasturterako aurreikusitako datak:
- Urriaren 25a: Obvara (egina)
- Urtarrilaren 24a: Craquelatuak
- Apirilaren 18a: Kobreak
- Ekainaren 20a: Hair Horse (zaldi-ilea)
Gorde datak agendan!
Prezioa: 75 € Ikasleentzat: % 10eko deskontua